TRIPONTZIA SARIA

Tripontziak 102.000 euro utzi ditu Urduñan

9550 zenbakia izan da saritua. Zuberoa seriea duen zenbaki saridunaren txartelak 60.000 euro jasoko ditu, eta gainerako zazpi serieetako bakoitzak 6.000 euro. Zenbaki sariduna Urduñan (Bizkaia) saldu da osorik.

2018ko urtarrilaren 15a
16:46
Entzun

Saritutako zozketa txartelaren jabedunak hilabete izango du (otsailak 15) saria egokitu zaiola jakinarazteko. Horretarako, [email protected] helbidera idatzi beharko du.

Antolatzaileek jakitera eman dute otsailaren 17an banatuko dutela saria, Urduñan, zenbaki s ariduna saldu den lekuan.

Tripontzia Urteberriko Sariaren bultzatzaileak Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeak dira, eta bi elkarte horiek finantzatzen laguntzea du helburu zozketak. Hala, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta euskararen normalizazioa bideratu eta bizkortzeko egitasmoak laguntzera bideratuko da bildutako dirua.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “epe luzera begirako lehen urratsa” da aurtengo sariketa. “Datozen urteetan eremu gehiagotan sustraitzeko helburua du Tripontziak”, iragarri dute.

Hona zenbaki saridunaren berri eman duten unea:

Zozketa Beasainen egin dute (Gipuzkoa), notarioaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.