Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek agertu dutenez, badaezpada, behaketan jarraitzen du oraindik senda-agirai jaso ez duen langileak, baina litekeena da egunean zehar bidaltzea etxera.
Aurrez aipatu bezala, Tubacexen axolagabekeria salatu dute sindikatuek, eta, nolabait, enpresa egin dute ezbeharraren arduradun. Izan ere, altzairu urtua garraiatzen zuen koilaratik likidoa isuri eta zorua bustitzen zuen urarekin erreakzionatzean jazo zen eztanda. Sindikatuen arabera, altzairutegi batean zorua urarekin bustita egotea arrisku handia da, hain justu, atzokoa bezalako istripuak gertatzeko bide erraza. Horregatik, Tubacexek axolagabekeriaz eta zuhurtziarik gabe jokatu duela diote, hari zegokiolako segurtasunagatik zorua lehor mantentzeko bideak jartzea.
Hori dela eta, ordubeteko lanuztea egingo dute bihar enpresan ordezkaritza duten bost sindikatuek deituta Tubacexeko Amurrioko zein Laudioko (Araba) lantegietan. Gaur ellkarretaratzea egingo dute LABek deitutako Amurriokoan.
Lan istripua
Tubacexeko eztandan zauritutako langile batek erietxean jarraitzen du
Amurrioko (Araba) lantegiko ezbeharrean zauritutako 17 langileetatik lauk Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxean igaro dute gua, behaketan, kea arnastu zutelako, baina gaur goizean haietako hiruk senda-agiria jaso dute. Beste hamahiruri atzo bertan eman zieten, eta, ondorioz, bakar bat geratzen da ingresatuta. Eztanda handia izan zen arren, zorionez, 17 langile bakarrik harrapatu zituen, eta zauri arinak soilik eragin zizkien. Sindikatuen iduriko, Tubacexen axolagabekeriak du gertautakoaren ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu