ARARTEKOA

Tumore bat aurkitu diote Lezertua arartekoari, eta aste batzuetan ez da arituko karguan

Biriketan agertu zaio tumorea. Julia Hernandez albokoak ordezkatuko du tratamenduan den denboran.

Manuel Lezertua, parlamentuko agerraldi batean. JUANAN RUIZ, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2015eko uztailaren 6a
15:26
Entzun

Manuel Lezertua arartekoa ez da arituko karguan datozen asteetan, gaixotasun bat dela eta. Arartekoak ohar batean jakinarazi duenez, ekainaren 22an ospitalera joan zen, belauneko minagatik. Probak egin zizkioten, eta tumore bat aurkitu diote biriketan. 

Ebakuntza bat egin beharko diote; seguruenik, asteon. Tratamentuan dagoen bitartean, Julia Hernandez egongo da ararteko karguan —Lezertuaren albokoa da—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.