38 urteko gizonezko batek Amango Anfiteatro Erromanikoaren inguruan zebiltzan atzerritar talde bat erasotu du. Eid al Fayez Jordaniako barne ministroak esan duenez, hildakoa Britania Handikoa da eta zauritutakoen artean bi britaniar, Herbehereetako bat, australiar bat, Zelanda Berriko bat eta Jordaniako polizia bat daude.
Lekuko batek deklaratu duenez, gizonezko bat kalearen bestaldetik Allahu akbar (Jainkoa handia da) oihuka hasi da eta gero turistei tiroka hasi da. Bertako poliziak, berriz, gizonezko bat atxilotu duela adierazi du Nasser Judeh Gobernuko bozeramaileak.
Jordaniako lehen ministro Maruf Bajitek esan duenez, erasotzailea Jordaniakoda da, jatorriz palestinanarra eta palestinarren errefuxiatu gune batean bizi dena. 1982an Israelek Libanon egindako inbasioan bi anaia galdu zituela gaineratu du lehen ministroak.
Gertatutakoaren harira, ikerketa bat abian jarri dutela aipatu du Al Fayezek, erasotzaileek lekukorik edo norbaiten laguntzarik jaso ote duen jakiteko.
Erasoa 12:30ean (11:30ak Euskal Herrian) gertatu da.
MUNDUA
Turista britaniar bat hil dute Amanen
Erresuma Batuko turista bat hil eta beste sei lagun zauritu dira gaur Jordaniako hiriburuan. Antza denez, gizonezko batek Amango Anfiteatro Erromanikoa bisitatzera zihoazen turista talde bati eraso egin dio. Ustezko erasotzailea atxilotu dutela jakinarazi du Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu