Tuterako (Nafarroa) bi bizilagun hil dira gaur goizean Espainian (Zaragoza, Aragoi) izandako auto istripuan. 01:30ean izan dute ezbeharra, N-232 errepidean, 277 kilometroan, Luceni herrian.
Hildakoak Jose Maria V.R. (27 urte; sortzez espainiarra, Sevillakoa) eta Maria Angeles A.R. (26 urte) dira. Biekin autoan haur bat zihoan (3 urte) eta zauritu egin da; dena dela, umearen bizitza ez dagoela arriskuan esan dute Aragoiko Gobernuaren iturriek. Beste bi lagunek ere izan dituzte zauriak, arinak.
Istripuan elkar jo dute haien autoak eta kamioi batek. Dirudienez, kamioi horrek ezkerraldera egin du, aldameneka beste kamioi bat jo du eta gero autoa aurrez aurre. Azken bi ibilgailuok Euskal Herria aldera zihoazen.
Bart beste euskal herritar bat ere hil da Espainian izandako auto istripuan: iruindar bat (M.A.G.M., 43 urte). Rincon del Soto herrian (Errioxa) zendu da, auto batek harrapatu du. Hildakoa Azagran (Nafarroa) bizi zen.
Istripua
Tuterako bi bizilagun hil dira Espainian auto istripuan gaur
27 eta 26 urte dituzte hildakoek, eta haiekin zihoan haurra zauritu egin da. Zaragozan izan dute ezbeharra; kamioi batek eta haien autoak elkar jo dute. Iruindar bat ere hil da Espainian, auto batek harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu