Tuterako (Nafarroa) Atalaya elbarrientzako arretarako zentroko egoiliar bat hil da, koronabirusak eraginda, nahiz eta txertoaren bi dosiak hartuak zituen. Osasunbideko iturriek zabaldu dutenez, bigarren dosia hartu eta bost egunera hasi zen sintomak azaltzen. Nabarmendu dutenez, hamalau egun behar dira bigarren dosiak babes osoa emateko.
Zentroan atzeman duten lehen kasua izan zen. Dagoeneko zazpi pertsonari eragin die agerraldiak. Horietako bat erietxean dago, eta gainerakoek sintoma arinak dituzte.
Hil berri den pertsona beste egoiliarrak baino geroago hasi zen txertoa hartzen, martxoan sartu baitzuten egoitzan. Besteak otsailean txertatu zituzten.
Tuterako erietxe gunearen eta unibertsitate berriaren artean dago. Eguneko zerbitzua eskaintzen die elbarritasun intelektual larria dutenei edo, bestela, etengabeko arreta behar dutenei.