Emakumeen kontrako indarkeria

Tuterako hilketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean

Nafarroako Gobernuak antolatuta agintariek eta alderdi politikoetako ordezkariek parte hartu dute, eta haiekin batera hainbat herritarrek.

2007ko apirilaren 20a
13:12
Entzun
Atzo Tuteran gizonezko batek bikotekidea hil zuela salatzeko ekitaldia egin dute goizeko hamarretan Iruñeko Vínculo plazan. Nafarroako Gobernuak antolatu du elkarretaratzea, eta han izan dira Gobernuko ordezkariak ez ezik, Yolanda Barcina Iruñeko alkatea, eta Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztietako kideak. Haiekin batera hainbat herritar. Isilik egon dira dolua adierazteko.

Izan ere, 22 urteko gizonezko batek (Hector David Morejonek) bikotekide zuen 29 urteko emakumezkoa hil zuen atzo Tuteran (Flor Maria Camacho), kable batekin itota. Ondoren, zuhaitz batean urkatuta bere burua hil zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.