Tuteran (Nafarroa) Justizia Jauregi berrian dagoen plakatik euskarazko idazpurua kendu dute, Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordearen sailetik horretarako agindua jaso ondoren.
Justizia Jauregia hitzak ezabatu dituzte plakatik. Hainbat herritarrek salatu dute jauregiko obrak egin bitartean gaztelaniazko eta euskarazko idazpuruak zeudela, eta amaitu ondoren kendu dutela euskarazkoa.