Ezezagun batzuek lehergailuak jarri dituzte gaur Tuteran (Nafarroa) enplegu egoitzaren ondoan eta Caparroson (Nafarroa) UPNren egoitzaren atearen aurrean, baina ez dute eztanda egin, Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak esan duenez.
Tuteran hiru molotov koktek jarri dituzte, María Ugarte karrikan, baina ez dute su hartu. Espainiako Poliziak erretiratu ditu, 9:10ean. Caparroson Udaletxe Plazan hiru suziriz eta su hartzeko hiru botilaz osatua zegoen lehergailua, eta Guardia Zibilak erretiratu egin du, 8:15ean.
Kale erasoak
Tuteran eta Caparroson gaur jarritako lehergailuek ez dute eztanda egin
Tuteran enplegu egoitzaren atarian jarri dute eta Caparroson UPNren egoitzaren atearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu