HILDAKOA

Tuteran koman aurkitu duten gizon bati eraso egin ote dioten ikertzen ari da Foru Polizia

44 urteko Tuterako bizilaguna da konorterik gabe aurkitu dutena. Konstituzio plazan topatu dute, eta medikuek garun-heriotza egoeran dagoela adierazi dute.

2018ko urtarrilaren 6a
17:51
Entzun

Tuteran gizon bat aurkitu dute koman eta buruan kolpeak zituela. Nafarroako Foru Poliziak ikerketa abiatu du konorterik gabe zergatik zegoen argitzeko. Poliziak hipotesi guztiak ditu zabalik, baita erasoa jasan izanaren aukera ere.

Hasierako informazioek gizonezkoa zendu egin dela ziurtatu duten arren, Tuterako bizilaguna garun-heriotza egoeran dagoela adierazi dute medikuek.

Gizona Konstituzio plazan topatu dute bi herritarrek gaur goizean, eta Tuterako ospitalera eraman dute. Ospitalean polizia judizialari abisu eman diote, gizonak buruan zituen kolpeak azter zitzan.

Polizia Konstituzio plaza miatzen ari da, heriotza nola gertatu den argitzen lagunduko dion zantzu bila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.