euskal presoak

Txaber Zabaleta aske utziko dute datozen orduetan, bermepean

Hernanin atxilotu zuten beste zazpi gazterekin batera, martxoaren 31n. Besteak beste, Segi gazte erakundeko kide izatea egotzi zieten.

2009ko apirilaren 21a
18:35
Entzun
Txaber Zabaleta aske utziko dute datozen orduetan, bermepean, hamar mila euro ordainduta. Espainiako Poliziak Hernanin (Gipuzkoa) atxilotu zuen martxoaren 31n, beste zazpi gazterekin batera: Asier Olano, Aitzol Arrieta, Egoitz Balerdi, Eki Oñate, Jon Ezeiza, Mikel Gartzia eta Iñigo Alzelairekin.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Gipuzkoan "azken hilabeteetan egindako kale erasoekin zerikusia izatea" leporatu zien, baita Segi gazte erakundeko kide izatea ere.

Alzelai izan ezik, gainerakoak espetxeratzeko agindua eman zuen Garzonek. Alzelai torturak salatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.