Txaboletan bizi direnei laguntzeko programa bat jarri dute abian

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Astigarragako Udalak eta Romi Bidean elkarteak programa aitzindari bat martxan jarri dute, Astigarragan txaboletan bizi diren errumaniarrei laguntzeko.

Hainbat neurri hartuko dituzte horretarako: herritarren erregistro bat egingo dute, adingabeen txertatze eta eskolatze beharretan arreta jarriko dute, helduen alfabetatzea bultzatuko dute eta errumaniarrak bizi diren ingurua garbituko dute. PSE-EEko batzarkide Rafaela Romerok adierazi du proposamen interesgarria iruditzen zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.