Osasuna

Txagorritxun Da Vinci robota erabiltzen hasi dira ebakuntzetan

Urtarrilaren 16an egin zuten lehen ebakuntza robota erabilita Gasteizko ospitalean, prostatako minbizia zuen gaixo batekin.

2009ko urtarrilaren 20a
18:05
Entzun
Txagorritxuko ospitalean, Gasteizen,"Da Vinci" robota erabiltzen dute urtarrilaren 16az geroztik, zenbait ebakuntza egiteko. Osakidetzak gaur azaldu duenez, prostatako minbizia zuen gaixo batekin egin zuten lehen ebakuntza robotizatua. Arrakastaz egin ere.

Aste honetan gisa bereko beste ebakuntza batzuk egitea aurreikusten dute. Osakidentzan, Txagorritxuko Urologia Zebitzua izan da lehenengoa teknika hori erabiltzen. 1,7 milioi euro ordaindu dute robota. Basurtoko ospitalean eta Donostian ere erosi dituzte Da Vinci robotak.

Besteak beste Ginekologian eta Otorrinolaringologian ere erabiliko dute. Robotak lau beso ditu, eta zirujauak kontsola batean egiten dituen mugimenduak erreproduzitzen ditu; hala zirujauak ez du gaixoa ukitu beharrik, eta gizakiaren eskuak egin ezin dituen mugimenduak egiteko aukera dago. Gainera, ez dago dardara arriskurik. Gainera, ebakuntzako ikusmen-eremua hamar aldiz handiagoa da, eta zehaztasuna ere handitu egiten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.