EUSKARA

Txantrea, berriro ere euskaraz

UPN haserre azaldu da, Iruñeko udal gobernuak auzoaren izen ofiziala aldatu nahi duelako. Txantrea euskarazko toponimoa dela nabarmendu izan dute, ordea.

Txantreako jaietako txupinazoa. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 9a
09:32
Entzun

Mikel Belaskok bere blogean azaldua du Txantrea hitzaren jatorria. Dekalogo bat prestatu zuen, azaltzeko, besteak beste, auzoaren gaurko izena 1774. urtetik aurrera dokumentuta dagoela toki izen gisa. Belaskoren arabera, euskarazko hitzak dira txantre edo xantre. Auzoa sortu zenean, izendapen hori eman zioten.

Orain, Iruñeko udal gobernuak auzoaren izen ofiziala aldatu nahi du, Chantrea-tik Txantrea-ra. UPNk esan du Joseba Asiron alkatearen "beste nagusikeria bat" dela aldaketa, eta "herritarren interesetatik urrun" dagoela.

Eskariak, ordea, badu babesa; Txantreako kolektiboek ofizialki eskatu zioten udalari "berrets dadila Txantrea dela auzoaren izendapen ofizial bakarra, euskaraz zein gaztelaniaz; Nafarroako Gobernuak 1992. urtean ebatzi zuen bezala”. Hamazazpi auzo elkartek egin zuten eskaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.