gaztetxeak

Txantreako liburutegia okupatu duten gazteak atxilotu egin dituzte

Gaur goizean okupatu dute Txantreako gazteek bertako libururegi zaharra. Arratsaldean, atxilotu egin dituzte liburutegira sartu diren gazteak. Adin txikikoak dira gazteak, eta kanpoan euren zain zeuden guraso eta lagunen kontra kargatu egin dute Foruzainek eta Espainiako Poliziak.

2005eko azaroaren 19a
17:31
Entzun
Maiatzaren 14an hustu zuten Foruzainek Ezkabako Gaztetxea, eta harrezkero, Txantreako Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu ditu Gaztetxearen alde eta poliziaren jarreraren kontra. Irailaren bostean Txantreako zerrategia izandakoa okupatu zuten, baina ospakizunak ez zien asko iraun. Herri bazkarian kargatu zuten Espainiako Poliziak eta udaltzainek eta zerrategitik kanporatu zituzten.

Gaur ere, laster agertu dira Foruzainak Txantreako liburutegi inguruuetara. Gara.neten diotenez, lehenengo liburutegiaren ingurua prezintatu dute, eta ondoren, barruan zeuden gazteen ondasunak atera, eta eurek atxilotu egin dituzte. Adin txikikoak izan dira gazte guztiak eta kanpoan sostengua ematen zeudenen kontra kargatu egin dute

lehenengo Foruzainek eta gero Espainiako Poliziak. Anbulantzia ere inguruan ibili dela dio Gara.netek eta litekeena da zaurituak egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.