OSASUNA

Txarkuteriak minbizia sortzen duela ebatzi du Osasunaren Mundu Erakundeak

Haragi gorria ere kantzerigenoa da "ziur aski", OMEren Minbiziari Buruzko Ikerkuntzaren Nazioarteko Agentziak eginiko azterketa baten arabera.

Txistorra salmenta San Andres Feria Lizarran, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 26a
07:26
Entzun

Hamar herrialdetako 22 adituk egin dute txostena, eta uste dute "nahikoa froga" badagoela ziurtatzeko txarkuteriak koloneko minbizia eragiten duela. Haragi gorriaren kasuan, ordea, kolon, pankrea eta prostata minbiziak sortzen dituela frogatzeko "ebidentzia mugatua" antzeman dute.

OMEk amiantoarekin eta tabakoarekin alderatu du txarkuteria. "Pertsona batentzat, prozesatutako haragia jateagatik koloneko minbizia garatzeko arriskua urria da, baina arrisku hori hazten doa kontsumitutako haragi kopuruak gora egitearekin batera", azaldu du Kurt Straif doktoreak. Hain zuzen, egunean prozesatutako 50 gramo haragi jateak %18 hazten du minbizia izateko arriskua.

Behi, arkume, zerri eta idi haragiak daude haragi gorriaren artean. Ikerlarien arabera, haragi gorriak minbizia sortzen duela baieztatuz gero, uste dute haragi mota horretan oinarritzen diren dietak munduan urtean 50.000 lagun hiltzearen erantzule direla.





 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.