Txartel bakarra aztertzeko batzorde bat sortu dute
DONOSTIA. Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzeko txartel bakarra jartzea dute xede erakundeek, eta, hori nola egin erabakitzeko, batzorde bat eratu dute. Honakoak izango dira partaide: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta Donostiako, Irungo eta Errenteriako udalak. Astelehenean egingo du batzordeak lehen bilera, txartela ahalik eta lasterren ezartze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu