POlitika
Txasko eta Ormaetxea libre utzi ditu Del Olmok, auzipetu edo ez erabaki zain
Andoni Txasko eta Josu Ormaetxea Espainiako Auzitegi Nazionalean izan dira gaur, inputatu gisa deklaratzen. Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko kideak dira biak, eta "terrorismoa goratzea" leporatuta deklaratu dute. Fiskala ez da epaitegian agertu. Juan del Olmo epaileak aske utzi ditu biak, eta orain auzipetu edo ez erabaki beharko du.
Aurtengo martxoaren 3an gertatuko istiluen harira joan behar izan dute deklaratzera biek. Egun horretan betetzen ziren 30 urte Espainiako poliziek Gasteizen bost langile hil zituztela. Manifestazio haren buruan Txasko eta Ormaetxea zihoazen ikurrina xingola beltzarekin hartuta. Igor Angulo eta Roberto Sainz euskal preso hilberrien argazkiak ere bazeramatzaten. Ertzaintza oldartu egin zitzaien, eta atxilotu egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu