euskal presoak

Txelisek kartzelaldi arindua izateko eskaera egin dio Auzitegi Nazionalari Espetxe Zuzendaritzak

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak dio euskal presoak zigorraren erdia beteta duela, "terrorismoa gaitzetsi" duela eta biktimei barkamena eskatu diela.

2010eko urriaren 21a
17:58
Entzun
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Auzitegi Nazionalari eskatu dio Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis ETAko kide ohi eta euskal presoari kartzelaldi arindua ezar diezaiola, horretarako legezko baldintzak betetzen direlakoan. Hau da, erakunde hark dio Txelisek (Donostia, 57 urte) Zigor Kode zaharra aintzat hartutako kartzela zigorraren erdia beteta duela, "indarkeria terrorista gaitzetsi" duela eta biktimei barkamena eskatu diela.

Langraizko espetxean daukate gaur egun, eta presoari astegunez ordu batzuetan formakuntza ikastaroak hartzeko kanpora irteteko baimena emateko eskatu du Espetxe Zuzendaritzak, honek berak gaur Efe berri agentziari esan dionez.

Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako buruak adierazi du Txelisekin ez dutela salbuespena egin. "Legea preso denei berdin aplikatzen diegu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.