EUSKAL PRESOAK

Txelisi egunean ordu batzuetan kartzelatik ateratzeko baimena eman dio Auzitegi Nazionalak

Espainiako Espetxe Zaintzak luzatu zuen Auzitegi Nazionalera preso donostiarrak berak egindako eskera.

2010eko urriaren 22a
13:49
Entzun
Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baimena eman dio Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis (Donostia, 57 urte) euskal presoari egunean hainbat orduz kartzelatik atera ahal izateko. Txelisek berak eskatu zuen kartzelaldi arindua, eta legezko baldintzak betetzen direlakoan Espainiako Espetxe Zuzendaritzak luzatu zion eskaera Auzitegi Nazionalera.

Zigor Kode zaharraren arabera "indarkeria terrorista gaitzetsi" eta "biktimei barkamena eskatu" behar da neurri hori jaso ahal izateko. Txelis Langraizko espetxean dago orain, bigarren graduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.