EUSKAL HERRIA

Txelui Morenok esan du ezker abertzalean "ziur" daudela ETAk adierazpen "positiboa" egingo duela

Frantzian izan den lapurretaz informazio gehiago izan arte baloraziorik ez duela egingo esan du, eta tortura salaketak egon direla eta alderdiei eta horien militanteei horiek ere salatzeko eskatu die, "ziurrenik hori pauso garrantzitsua izango delako".

2010eko abenduaren 23a
14:30
Entzun
Rufi Etxebarriak aurreko astean egin zituen adierazpenak berretsi ditu Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak, eta ETAk adierazpen "posistiboa" egingo duela ziur daudela esan du gaur. Azken egunetan adierazpen horren inguruan zurrumurru asko badabil ere, dataren inguruan ezer ez dakiela adierazi du, eta hori ETAk erabaki behar duela gaineratu du.

Aipatu duen adierazpen horretan ETAk Gernikako Akordioa eta Bruselako Adierazpena sinatu zutenek egindako eskaerei erantzutea espero duela esan du Morenok. Aste honetan Frantzian izan den lapurretaren inguruan, gainera, horrelako informazioekin tentuz jokatzeko eskatu du, eta egun batetik bestera albiste izatetik oharkabean pasatu den informazioa dela nabarmendu du.

"Informazio gehiago izan arte" baloraziorik ezin duela egin gaineratu du. Hala ere, "hori egia den edo ez jakin gabe" aste honetan izan diren tortura salaketak aipatu ditu. Alderdiak ez direla tortura salatzen ari azpimarratu du, eta bereziki zuzendu zaie PSE-EEren militanteei tortura salatu dezaten, "ziurrenik hori pauso garrantzitsua izango delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.