Txema Oleagak hartu du De Juanen lekua metroan

2011ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
BILBO. Txema Oleagak hartu du Bilboko Metroko zuzendari kargua, Loly de Juanen ordez. Dimisioa eman du hark; metroan dohainik ibiltzeko zeukan txartela beste bati utzia zeukan, eta metroko langileek atzeman egin dute iruzurra. Urte erdi egin du karguan De Juanek. Basauriko (Bizkaia) alkate izana zen, PSE-EEtik. Haren ordezkoa, Txema Oleaga, Bilbon izan zen zinegotzi; Jaurlaritzara joanda zegoen, Herritarren Parte Hartzerako Zuzendaritzara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.