Olatzagutiko Cementos Portland lantegian zaborrak erretzearen aurka azaldu da Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentaria. Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak herenegun agindu zuen«ahalik eta azkarrena»emango ziola fabrikari zaborrak erretzeko baimena. «NaBaik tinko egingo du Cementos Portland errauste planta bilakatzearen kontra», ziurtatu du Jimenezek.
Bestalde, 2012-2015. urteetarako plan estrategikoa osatzen ari da Sakanako Mankomunitatea. Birziklatze maila «nabarmen» hobetzea du helburu, eta, horretarako, hondakinak atez ate biltzeko sistema ezartzeko asmoa du.
Txentxo Jimenez, Portlanden zaborra erretzearen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu