Loiuko aireportua Txernobylgo haurren eta Hego Euskal Herriko familien bilgune izan da. Chernobil Elkartearen bidez, 233 haur eta nerabe etorri dira uda igarotzera. Gipuzkoako 125 familia, Bizkaiko beste 88 eta Arabako 25 dira hartzaileak.
Elkartea 1996tik ari da haurrak ekartzen. 1986an istripu nuklearrean kaltetutako lekuetan bizi dira guztiak.
Sahararrak, Hego Euskal Herrira
Asteazkenean, 6 eta 12 urte arteko 437 haur saharar iritsiko dira Hego Euskal Herriko hainbat herri eta hiritara, bi hilabete pasatzera. Oporrak Bakean egitasmoaren bidez etorriko dira; horietako 57 Arabara, 152 Bizkaira, 125 Gipuzkoara eta 103 Nafarroara.
Askotariko jardueretan parte hartzearekin batera, osasun azterketak egingo dizkiete.