Euskal HERRIA

'Txerritxo Berdea' ekimena jarri du martxan Independentistak sareak, 100.000 euro biltzeko

Bilbon eta Donostian santotomasetan abiatuko dute datorren urteko jardunari aurre egin ahal izateko dirua biltzeko kanpaina.

2010eko abenduaren 14a
16:18
Entzun
Independentistak sareak Txerritxo Berdea izeneko kanpaina aurkeztu du gaur, datorren urteko jardunari aurre egin ahal izateko 100.000 euro biltzeko asmoarekin. "Independentista bakoitzeko euro bat" adierazi dute gaurko aurkezpenean, eta diru hori ekitaldiak antolatzeaz gain, egon litezken isunei aurre egiteko ere baliatuko dela esan dute.

Bilboko eta Donostiako santotomasetan jarriko dute txerri itxura duen itsulapiko berdea jendearen eskura, eta kalejira banatan aldarrikapena kalera eramango dutela iragarri dute. Diru kontuak, gainera, sarekide guztien eskura egongo dela gaineratu dute, gardentasuna bermatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.