Eguerdiko hamabietan, suziriaren eztandarekin batera, hasi da Gasteizko haurren egun handia. Orduan jaitsi dira eguneko protagonista nagusiak Plaza Berriaren alde batetik bestera, bildutako milaka pertsonen gozamenerako.
Peñafloridako kondearen plazako haurrentzako ikuskizunak, Gargantua, erraldoi eta buruhandien kalejirak, Mendizabalako feria… lehen ordutik gauera arte eskaintza zabala dute etxeko txikienek, eguneko ordu bakoitzari etekina ateratzeko.
Are gehiago, blusa eta neska nagusien moduan, 17:00etan ibilbidea hasiko dute. Nagusiak zezen plazaraino joan ohi dira, baina gaztetxoek Florida kaletik Aihotz plazarako bidea egingo dute, Zeledon Txiki — Obeko Fernandez — eta Neska Txiki —Maider Perez— gidari dituztela.