Goizeko zazpiak aldera gertau da erasoa Gomez alkateak berak agertu duenez. Kalte handienak batzar aretoan egin dituztela zehaztu du, han hondatu baitituzte aulkiak eta han egin baitituzte pintaketak. Kalteak handiak direla esan du, baina kopuru zehatzik ezin dutela eman oraindik.
De Juana Chaos askatu eta PSE-EE hiltzaile jartzen zuen batzar aretoan egin dituzten pintaketetan.
Erasoa
Txikizioak egin dituzte Pasaiako Udaletxean
Pasaiako (Gipuzkoa) Udaletxeari eraso diote gaur goizean: leihoetako kristalak hautsi, batzar aretoko aulkiak labanekin pitzatu eta De Juanaren aldeko eta PSEren kontrako pintaketak egin dituzten erasotzaileek. Izaskun Gomez alkateak (PSE) gogor gaitzetsi du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu