euskal herria

Txillardegiren omenaldia "abertzaleen batasunaren ispilu" izatea nahi du ezker abertzaleak

Igandean izango da ekitaldia, Donostiako Viktoria Eugenian, 11:30etik aurrera. "Ekarpen erraldoia utzi digu alde askotatik begiratuta".

2012ko urtarrilaren 24a
16:55
Entzun

Ezker abertzaleak antolatuta, igandean egingo diote omenaldia Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenari, eta ezker abertzaleak esan du ekitaldia "abertzaleen batasunaren ispilu" izatea nahiko lukeela, "haren ametsa abertzaleon arteko batasun eta elkarlana zelako".

Donostian izango da omenaldia, Viktoria Eugenia antzokian, 11:30etik aurrera, Agur eta ohore. Euskara, herriaren ondare lelopean. Kultura eta politika arloko lagunek parte hartuko dute, bideoz zein musikaz lagunduta. Musikarien artean Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Oreka TX eta Eñaut Elorrieta ariko dira, ezker abertzaleak gaurko aurkezpenean jakinarazi duenez.

Urtarrilaren 14an hil zen Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea, Donostian, etxean, 82 urte zituela.

"Ekarpen erraldoia utzi digu alde askotatik begiratuta. Baina bereziki, bi izan dira haren borroka esparru nagusiak: aberria eta euskara. Txillardegi izan zen aberriaren funtsa hizkuntzan datzala defendituz bidea zabaldu zuena, ondotik hainbat belaunaldirentzat ikur bilakatuz", azaldu du ezker abertzaleak. "Zalantzarik gabe, haren lana funtsezkoa izan da Euskal Herriak egun bere etorkizunari zutik eta euskaraz errepara diezaion".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.