'Txillarretik Aietera' dokumentala aurkeztuko dute martxoaren 21ean

Bake prozesuaren inguruko dokumentala egin dute Txori Negre ekoiztetxeak eta Arturo Puente zuzendariak. Bideoa: trailerra (Txori Negre). [Youtube]http://youtu.be/vPyIi13aqyg[/Youtube]

2014ko otsailaren 25a
18:08
Entzun

Txillarretik Aietera: bide luze bat bake prozesuan dokumentalean, ordezkari politiko, nazioarteko bitartekari, kazetari eta bestelako eragileen testigantzak bildu dituzte, gazteleraz; hamazazpi guztira.

73 minutukoa da filma, eta Txillarre baserrian Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek hasi zituzten elkarrizketetatik Aieteko konferentziara bitarteko urteak ditu aztergai.

Bartzelonako Euskal Etxean estreinatuko dute dokumentala, martxoaren 21ean, eta apirilaren 4an, berriz, Bilboko Hikateneon izango da ikusgai. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.