Ekonomia

Txinan dauden MCCko lau enpresak hasi dira lanean

2007ko martxoaren 6a
11:42
Entzun
Orbea, Wingroup-Dikar, Orkli eta Oiarso MCCko kooperatibak hasi dira Txinan lanean, Kunshan herrian -lau milioi biztanle dauzka-, Shanghaitik 50 kilometrora. Orain arte poligonoa egokitzen aritu dira eta lehen fasean hamabost milioi euro xahutu dituzte.

300.000 metro kuadroko lurra du erosia MCCk han, eta orain arte 85.000 egokitu dituzte. Oraingoz, 520 langile hasiko dira eta, terrenoaren egokitzearen bigarren fasea bukatzen dutenean -hasik dira-, 1.200 langileko plantillara iristea aurreikusi dute.

Poligonoan hiru solairuko baserria ere egin dute. Jendea biltzeko balioko du eta kudeaketako bulegoak bertan egongo dira. "Euskal erako txokoa" ere badago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.