Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, txirrindulari bat erori eta hil egin da Mendatan, BI-2224 errepidean. Eguerdiko 12:20 aldera pertsona batek larrialdietara deitu du txirrindulariaren egoeraren berri emateko. Hara gerturatutako osasun langileek txirrindulariaren heriotza berretsi dute.
Dirudienez istripua ez du beste ibilgailu batek eragin. Autopsiak esango du txirrindularia erori deneko zaurien eraginez hil den edo beste motibo batengatik; adibidez, bero kolpe baten ondorioz.