BI-2405 errepidean jo du autoak txirrindularia, Berriatuan (Bizkaia), Lekeitiorako bidean.
SOS Deiak-era deitu dutenean, oraindik bizirik zegoen txirrindularia, baina larri zirudiela esan du deitu duenak. Anbulantziak, Osakidetzako helikopteroa eta Ertzaintza istripua izandako lekura joan dira, baina iritsi direnerako hilda zegoen.