ezbeharra

Txirrindulari bat hil da Muxikan, kamioi batek harrapatuta

Kantabrian (Espainia) Eraindioko gizon bat hil da quad batekin izandako istripuan.

2011ko abuztuaren 30a
16:11
Entzun

Txirrindulari bat hil da Muxikan (Bizkaia), kamioi batek harrapatuta. Ezbeharra 10:20ak aldera geratu da, BI-635 errepidean, kamioi batek bizikletan zihoan gizonezko bat harrapatu du eta istripuaren eraginez gizona oso larri zauritu da. Galdakaoko ospitalera eraman dute berehala baina zaurien larritasunaren ondorioz hil egin da. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da zer gertatu den argitu ahal izateko.

Erandioko gizon bat hil da Kantabrian (Espainia), quad bat gidatzen ari zela izandako istripuan. Ezbeharra atzo gertatu zen, Valderrediblen, 18:45 aldera, Loma-Someratik Aldea del Ebroraino doan pistan, Monte Cabrero esaten zaion eremuan. Gizonezkoak 64 urte zituen, eta Erandiokoa zen, baina Kantabrian bizi zen. Bere 6 urteko biloba ere quadean zihoan, baina onik dago.

Gasteizen, gizon baten gorpua aurkitu dute pabiloi bateko lantegi batean. Ertzaintzak azaldu duenez, gizonezkoa errumaniarra zen; ustez lapurreta egiteko asmoz joan da bertara, uralitazko teilatutik erori, eta bertan hil da. Harekin batera lapurreta egiteko asmoz joandako beste kideek zuloa egin dute paretean barrura sartzeko, baina lagunaren hilotza ikusitakoan ezer hartu gabe alde egin dute, hilotza hor utzita.

Miarritzen trinketera pilotan jokatzera joandako gizon bat hil da, pilotalekuan lanean ari zirela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.