Istripua
Txirrindulari bat hil da Nafarroan, auto batek zanpatuta
Bizikletan zihoala auto batek harrapatuta 67 urteko gizonezko bat hil da Nafarroan, Obanos eta Eneritz herrien artean. Garesko bizilaguna zen, eta autoak zanpatu eta segituan zendu da.
Goizeko hamabiakhamar gutxi aldera jazo da istripua, NA-601 errepidean, 9.300 puntu kilometrikoan.Garesko norabidean zihoan Golf GTDI batek harrapatu du, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. 67 urteko J.S.Z. ibilgailuak zanpatu eta berehala hil da. Foruzaingoko Trafikoko Atala ari da gertatutakoa ikertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu