Txirrindulari bat larri zauritu da auto batek harrapatuta 12:30ak aldera. GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, txirrindularia Arrasateko noranzkoan zihoala.
Kolpearen ondorioz Arrasateko ospitalera eraman dute 47 urteko txirrindularia, eta zauri larriak ditu. Autoko gidariak zauri arinak izan ditu eta anbulatorio batean artatu dute.
Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.