Gipuzkoako hondakinak

"Txoke plana" jarri dute martxan Azkoitiko hondakinekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenean jarri zuen abian Azkoitian hondakin frakzio kutsatuak murrizteko plana. Aholkulariak arituko dira lanean landa eremuetan, etxez etxe.

Gaurko prentsaurrekoko irudi bat. AZKOITIKO HITZA
Berria
2017ko uztailaren 18a
11:39
Entzun

Azken egunetan zabor bilketaren inguruan Azkoitian (Gipuzkoa) sortu den iskanbila dela eta, Azkoitiko Udalak eta aldundiak "txoke plana" aurkeztu dute gaur, asteartea. Plan horren helburua da edukiontzietako frakzio kutsatuak gutxitzea, eta horrela, hondakinen birziklatze egokia bermatzea.

Landa eremuetan garatuko da plana, eta hezitzaileak etxez etxe joango dira, zaborra nola birziklatu irakasteko eta herritarren zalantzak argitzeko. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak adierazi du arazoa gainditzea espero duela udalak, eta ezinbestekoa dela herritarren kolaborazioa eta konpromisoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.