Txomin Lesende presoaren senideek errepide istripua izan dute

2012ko irailaren 21a
16:50
Entzun

Txomin Lesende Elorrioko presoaren amak, bi arrebek eta horietako baten lau urteko haurrak errepide istripua izan zuten larunbatean, Badajozko (Espainia) espetxera bisitara zihoazela, Etxerat elkarteak gaur esan duenez. 

Istripua Ruta de Plata autobian gertatu zen, A-66an. Lesenderen senideek autoaren kontrola galdu zuten, autobiako erdibitzailearen zati bat falta zela-eta beste noranzkoa gurutzatu zuten eta lubeta baten mugan gelditu ziren. Etxeratek dio ez zutela ezer txarrik izan. 

Espetxera iristea lortu zuten. 11:00etan zuten aurrez aurreko bisita, eta 18:00etan egin ahal izan zuten. 

Etxeratek salatu du sakabanaketa politikak aurten eragindako hamabigarren istripua izan dela. Sakabanaketa bukatzeko exijitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.