Euskal presoak

Txomin Lesenderen bikote-kideak istripua izan zuen bisitatik bueltan

Etxeratek jakinarazi duenez, Txomin Lesenderen neskalagunak "sakabanaketak eragindako istripua" izan zuen pasa den larunbatean. Zueran (Zaragoza, Espainia) Lesende bisitatu eta etxera bueltan zela, Kalagorrin (Errioxa, Espainia) hiru basurde atera zitzaizkion errepidera. Basurdeak saihesten saiatu zen Lesenderen neskalaguna, baina azkenean, basurde bat jo zuen. Neska ez zen zauritu, baina Etxeratek jakinarazi duenez, autoak kalte handiak ditu. Hori, "sakabanaketa politikak aurtengoan eragiten duen 40. istripua" dela salatu du Etxeratek.

2004ko azaroaren 23a
12:11
Entzun
Etxeraten iritzian, "istripu hauek ez dira kasualitatearen ondorio, Madrilgo eta Parisko Gobernuek gureeta gure senide presoak suntsitzeko eta euren herri, kultura eta ingurunetik isolatzeko etengabe darabiltenmendeku eta gorroto politikaren ondorio baizik".

Gainera, istripua hau ez dela azkena izango diote, "heriotza zigorra ezartzen jarraitzen duten bitartean, euskal preso politikoak ikusteko ehunka kilometro egitera behartzen gaituzten bitartean halakoak sufritzen jarraitu beharko dugulako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.