Txori Barrotek elkartasun keinuen ordua abiaraziko du Aste Nagusian
Presoei eta haien senideei babesa adierazteko ekimen berri bat martxan jarriko du Txori Barrote konpartsak aurtengo Aste Nagusian. Iñaki Peña konpartsakideak azaldu duenez, «kultura arlo ugaritako pertsona ezagunek» parte hartuko dute elkartasun keinuen orduan. Hala, Edorta Jimenez eta Gotzon Barandiaran idazleek, Leire Noriega aktoreak, Gilkitxaro antzerki taldeak, Ratzinger eta Zea Mays musika taldeek parte hartuko dute ekinbidean, Francis Diez Doctor Deseoko abeslariaz gain. Ekitaldiak abuztuaren 20tik 25era egingo dira Txori Barroteren txosnan, su festak bukatzean. Egun bakoitzean arituko diren artistak zeintzuk izango diren ez da azken unera arte iragarriko. Horrez gain, elkartasun bira antolatu dute abuztuaren 21erako, 20:00etan udaletxetik hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu