Txosten bat egiten ari dira, etxebizitza hutsen inguruan «aterabideak» eskatzeko
Euskal Herria Ez Da Salgai espekulazioaren aurkako mugimendua txosten bat prestatzen ari da, non Ipar Euskal Herriak azken 30 urte hauetan izan duen bilakaera sozioekonomikoa aztertzen duen. Amaitzen dutenean, agiri hori lekuko agintariei aurkezteko asmoa dute. Agintariei «aterabideak eskatzea» damugimenduaren zeregin nagusia. Bereziki lanean ari da 2014ko herriko hauteskudeei begira, politikariak beren «erantzukizunak» hartzera behartzeko. Agerraldi bat egin zuten atzo Baionan, txostenaren berri emateko. Bertan ohartarazi zuten 35.864 etxebizitza daudela hutsik. Uda honetan bost ekintza sinboliko antolatu ditu mugimenduak; esaterako, Sarako (Lapurdi) etxe huts batera sartzera gomitatu zituzten turistak abuztuaren 4an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu