Giza eskubideen urraketen txostenaz balorazioa egin dute gaur Sortuko bozeramaile Pernando Barrenak eta Amaia Izkok. Esan dutenez, txostena "gezurrezko premisa batetik" abiatzen da; indarkeriaren amaiera da premisa hori, Barrenaren esanetan "estatu indarkeriak" jarraitzen duen arren.
Indarkeriaren amaiera "pertsona batzuentzat" baino ez dela gertatu esan du Barrenak, eta "polizia operazioen bidez estatuaren indarkeria jasaten jarraitzen dutenak" izan ditu gogoan.
PPk Ertzaintzari "babes osoa" azaldu dio
"Bake eta Elkarbizitza Planak zergatik belzten du Ertzaintzako langileen papera eta lana? Batasunari gustua emateko emateko jarri du zalantzan", esan du Iñaki Oiartzabal PPko idazkari nagusiak. Zehazki planak aurkezten duen aurreikuspen bati buruz aritu da; Ertzaintzak giza eskubideak bermatzearen konpromisoaz egingo duten dokumentuaz.
Ertzaintzak "ikasi egin behar duela, eta giza eskubideekin duen konpromisoa indartu behar duela" esatean ertzainen lana zalantzan jartzen duela nabarmendu du Oiartzabalek. “Ertzaintzan giza eskubideak erakutsi behar dira?", galdetu du.
EAJk Ertzaintzaren lana "zalantzan" jartzea "lotsagarria" iruditzen zaitu zaio PPri. Ertzaintzak "askatasunaren defentsan lan garrantzitsua" egin duela urte hauetan uste du PPk, eta “babes osoa” azaldu dio. "Ertzaintzak ere asko sufritu du eta, horregatik, bereziki injustua iruditzen zaigu orain, planeko beste ekintza bat bezala, gizartera Ertzaintzaren barnean gauzak aldatu behar diren sentsazio hori zabaltzea".