Txuletaren Festa ari dira egiten asteburu honetan Tolosan (Gipuzkoa), bigarren urtez segidan, eta berriz ere arrakasta izan du. Zerkausia jendez lepo bete da, bai bazkalorduan, bai afalorduan. Casa Julianeko Matias Gorrotxategik, Casa Nicolaseko Pedro Ruizek, Burruntzi Erretegiko Juanjo Pascualek eta Orue Erretegiko Javier Hualdek erre dituzte txuletak. Nornabako bakoitzak 40 euro ordaindu behar zituen bazkaltzeko edo afaltzeko.
Bihar, festaren barruan, bikotekako Urrezko Aizkolari Txapelketa jokatuko dute; eguraldi ona egiten badu Trianguloan eta, bestela, Beotibarren, 12:00etan. Joxe Mari Olasagasti eta Joxe Mari Mujika, Iñaki Azurmendi eta Joxe Ugartebururen aurka ariko dira. Iñaki eta Inazio Perurena harri-jasotzaileen erakustaldi berezia ere izango da; 110 kilotik 260ra bitarteko harriak jasoko dituzte.
Argazkian, Matias Gorrotxategi, Casa Julian erretegikoa, txuletak erretzen, gaur, Tolosan. (Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza)
Txuleta jana Tolosan
Zerkausia jendez lepo bete da. Iaz ere egin zuten festa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu