Txus Martin aske uzteko eskatuko dute bihar
GALDAKAO. Txus Martin euskal presoa aske uzteko eskatuko dute bihar Galdakaon. 20:00etan manifestazio bat egingo dute, Zamakonatik abiatuta. Ezker abertzaleak bat egin du Galdakaoko Herri Bilgunearen deialdiarekin, eta presoen aurkako «mendeku politika» amaitzeko eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei. Gaixotasun larria eta sendaezina dauka Martinek, eta Zaballako espetxeandago preso, Araban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu