Gaixotasun larria du Txus Martin presoak, eta haren eskubideen aldeko mozioa aho batez onartu du Arakaldoko Udalak (Bizkaia), Bildu eta EAJren botoekin.«Eskubide guztien defentsaren alde» duen jarrera berretsi du mozioan udalak. Zigor Kodearen 92. artikulua kontuan hartuta, Martin eta larriki gaixo dauden beste presoak aske uzteko prozedura bizkortzeko eskatu du. Adierazpenean gogorarazi du azken urte eta erdian konfiantzazko medikuarekin egoteko aukera hiru aldiz bakarrik izan duela Martinek. Hala, presoaren egoera larria ikusirik, bere medikuarekin eta psikologoarekin egoteko aukera bermatzeko galdegin du udalak.
Egun, Txus Martin Zaballako espetxean dago. Haren konfiantzazko medikuek jakinarazi dutenez, presoak nahasmen eskizo-afektiboa du. Martinek ia zortzi urte bakarturik igaro zituen Frantziako espetxeetan, eta 2010ean zainak mozten saiatu zen. Hala ere, geroztik, oztopoak jarri dizkiote konfiantzako medikuarekin egoteko. Egoera horren aurrean, Arakaldoko Udalak adierazi du behar diren zuzemenak egingo dituela Txus Martinek mediku asistentzia bermatua izan dezan.
Txus Martin euskal presoa aske uzteko eskatu du Arakaldoko Udalak
Mozio bat onartu dute presoaren eskubideen alde; Martin Zaballako espetxean dago preso, eta eritasun larri bat du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu