Euskal presoak

Txus Martin Langraizko espetxera eraman dute

Presoak gaixotasun larria du eta Egin Dezagun Bideak dio lekualdatzeek ez diola onurarik egiten. Berehalako askatasuna eskatu du.

2011ko azaroaren 18a
18:24
Entzun

Txus Martin euskal presoa Langraizko (Araba) espetxera mugitu dute Basaurikotik (Bizkaia). Hilaren hasieran, Soto del Real kartzelatik (Madril, Espainia) Basaurikora eraman zuten. Martinek nahasmen eskizo-afektiboa du, gaixotasun larria.

Egin Dezagun Bideak adierazi du presoaren osasun egoerak ez duela onartzen "etengabeko leku aldaketaren menpe egotea" eta Martinen berehalako askatasuna eskatu du, "osasun laguntza egokia jaso ahal izateko". Euskal presoaren "bizitza eta eskubideekin jolasten" aritzea egotzi die espetxeetako zuzendaritzei. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.