Txus Martinek behar dituen botikak hartzeko zailtasunaz ohartarazi dute

2012ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Kandelen gaua positiboa izan arren, Txus Martinen egoera kezkagarriaren berri eman zuten bertan. Medikuek aholkatu dioten botika jasotzeko zain dago Martin, Kontxi Gonzalez haren neska-lagunak jakinarazi duenez. Dagoeneko hiru aste igaro dira aldaketa hori eskatu zutenetik, baina espetxean arreta ematen dion psikiatra oraindik ez da bertara joan. Are gehiago, Gonzalezek adierazi du egun ere ez dituela ondo jasotzen. «Batzuetan, nahastu egiten dira, eta beste preso baten botika ematen diote».

Azkenik, nabarmendu du Martin metadona protokoloan dagoen preso batekin dagoela ziegan, eta gaineratu du preso hori ez dagoela «inor artatzeko moduan». Horrenbestez, ziegan bakarrik dagoela salatu du, eta horrek egoera zailtzen duela. «Lau euskal preso politiko bakarrik daude egun, eta Txus da horietako bat, haren gaixotasuna bakarrik egoteagatik garatu den arren».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.