Udak hoberenak eman dituen arren, oraindik badira festak Euskal Herriko hainbat herritan. Bizkaiko Galdakao herrian jaiak hasiko dituzte heldu den ostiralean eta astebetez festa izanen dute nagusi. Gipuzkoan ere izanen da non gozatu. Donostiako Egia auzoan Porrontxo jaiak ospatuko dituzte. Ostegunean botako dute suziria, eta igandera arte jaietan murgilduko da auzoa. Ordizian, berriz, azoka berezia eginen dute bihar eta ardi latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketa ere bai.
Gipuzkoan ez eze, Nafarroan ere badira herri franko festetan. Antsoainen, Zangozan eta Erriberrin festak hasiko dituzte asteon. Beraz, festa gogoz dabilenak badu non aukeratu.