Gaur duela bi urte hartu zuen Zapaterok Espainiako Gobernuko buruzagitza eta egun horrekin bat etorriz argitaratu du El Mundok elkarrizketa zabala.
ETArekin hitz egiten hasteko aukeraren inguruan ere hitz egin du Zapaterok. Elkarrizketa horiek abaitu aurretik "egiaztatze faktiko bat" egongo dela ziurtatu du Zapaterok. Ondoren, Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "beharrezko denbora" hartuko du ETAk "indarkeria albo batera uzteko probalitate altua dagoela ziurtatu arte". Hori horrela gertatzen bada, joango omen da Parlamentura diputatuei iragarpen bat egitera: "Jaun andreok, Gobernu bezala elkarrizketa abiatuko dut ETArekin".
Politika
"Uda ostean" Espainiako Konstituzioaren erreformari ekiteko asmoa du Zapaterok
"Uda ostean" eta alderdi politiko guztiek Estatu Kontseuiluaren agiriaren ikerketa esku artean dutela Espainiako Konstituzioaren erreformari ekiten saiatuko dela adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak. El Mundo egunkariak gaur kaleratzen duen elkarrizketaren arabera Zapateroren ustez "giltza" PPren jarreran egongo da."PPk ez badu nahi, ez dut Parlamentura eraman ere egingo Konstituzioaren erreforma inori denbora ez galarazteko", azpimarratzen du Zapaterok elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu