Udai eta Kusai uztailaren 22an hil zituen AEBetako Armadak, Mosulen, misilak eta guztijaurti zizkieten eraso bortitz batean. Gerra ofizialki amaitu zenez geroztik, AEBek Irakeko erresistentziaren aurka egin duten operazio garrantzitsuena izan zen Mosulgo hura.
Izan ere, Udai eta Kusai Saddam Husseinen erregimenean esanahi handiko kideak ziren, eta haiek hil zituztenean, erresistentziaren borroka amaitzear eta Saddam Hussein bera erortzear zeudela iragarri zuten AEBetako Armadako iturriek. Aitzitik, ez da halakorik gertatu: haiek hil zituztenetik, lehen baino eraso gehiago jasan dituzte AEBEtako soldaduek.
Gaur bertan, soldadu estatubatuar bat hil dute Bagdaden eta beste hiru zauritu dituzte granadekin egindako eraso batean.
Udai eta Kusairen gorpuen irudiak mundu guztira zabaldu dituzte AEBek, Irakeko zein nazioarteko iritzi publikoari hil zituztela jakinarazteko. Gero, Ilargi Gorriaren esku utzi zitzuten hilotzak, haien bitartekaritzaz familiak ehortzi zitzan.
Iraken inbasioa
Udai eta Kusai Husseinen gorpuak ehortzi dituzte
AEBetako tropek Mosulen hil zituzten Saddam Husseinen seme Udai eta Kusairen gorpuak gaur goizean ehortzi dituzte Tikriteko hilerri batean. Ilargi Gorriko iturriek jakinarazi dutenez, 150en bat lagunek parte hartu dute lurperatze ekitaldian; gehientsuenak senitartekoak ziren. Bi anaiekin batera, Kusairen seme zaharrena, Mustafa, ehortzi dute. 14 urte zituen Kusairen seme horrek, eta aita eta osabarekin batera Mosulen hil zuten AEBetako soldaduek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu