Politika

Udal foroak sortu eta sustatzeko deia egin du Ahotsakek, ekitaldi jendetsuan

Euskalduna bete jende batu du gaur Ahotsakek, eta bake prozesua atzeraezin egiteko udal foroak sortu eta sustatzeko deia egin dute. Erabakiguneetan emakumeen parte hartzea berma dadila eskatzen duen dokumentua ere aurkeztu dute, PP ez beste aderdi politiko guztietako emakumeen presentziarekin.

2006ko abenduaren 2a
17:22
Entzun
Bake prozesua atzeraezin egiteko udal foroak sortu eta sustatzeko deia egin du gaur Ahotsakek, Euskaldunan egin duen ekitaldian. Ekitaldi jendetsua egin dute oso, eta arbola aurkeztu dute elkargunearen eta topagunearen sinbolo gisa. Beraz, udalerriei dei egin diete egoki irizten dioten tokietan elkarrizketaren eta topagunearen alde arbolak landatzeko.

Era berean, eragileei dei egin diete bost gauzetarako: batzen gaituena aintzat hartu eta topaguneak sortzeko, besteek duten egiaren zatia onartzeko, baldintzarik eta bazterketarik gabeko elkarrizketa abiatzeko, zentzuz jokatzeko, eta prozesuan genero ikuspegia txertatzeko ezinbesteko balore gisa.

Jai giroan ospatu den ekitaldian aurpegi ezagun ugari batu da. Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza zabala izan da: Miren Azkarate bozeramailea, Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako sailburua, Ana Agirre Industria sailburua, Nuria Lopez de Gereñu Garraio sailburua, eta Izaskun Bilbao Legebiltzarreko lehendakaria. Ahotsaken aurreneko sinadura eman zuten guztiak han ziren, eta PP ez beste alderdi guztietako emakume politikari ugari.

Idazleak ere bildu dira, Mari Asun Landa, Ana Urkiza, Yolanda Arrieta, Arantxa Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe; Josune Bereziartu eskalatzailea ere han zen; Ana Urkijo Athleticeko lehendakaria, Aizpe Goenaga aktorea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.